|
ARRAUNLARIEN
PRESTAKUNTZA FISIKOA
|
|||||||||
|
|
|||||||||
|
Ezaguna
da arraunketa jarduerak eta lehiaketek arraunlariari eskatzen dioten goi
mailako prestakuntza fisikoa. Neguan (edo udazkenean) entrenamenduak hasi
eta uda bukaerako estropadak jokatu arte, arraunlariak kirol gutxik eskatzen
duten ardura izan eta lana egin beharrean egoten da. .
|
|||||||||
![]() |
![]() |
||||||||
|
Ariketa
aerobikoa. Prestaketa fisikoari dagokionez, arraunlariak ahalmen aerobikoa,
bereziki, eta anaerobikoa lantzen ditu, bihotz indartsu eta ahaltsua lortze
aldera. Muskularki, zeresanik ez, behar dituen gaitasunak goi mailakoak
izan behar dute, baita ere. Beroketa, luzapen ariketak eta atsedena ezin
bestekoak dira arraunlariaren eguneroko jardunean.
|
|||||||||
|
Neguan
hasita. Normalean arraunlariaren denboraldia azaro aldera hasten da,
aurrekoa irailean edo urrian bukatuta, eta bien bitartean hilabeteko atsedena
(aktiboa ahal bada) du. Lehenbiziko astetan entrenamendua erabat aerobikoa
izaten da, oinarrizko prestakuntza lantzeko, eta ,ondoren, tarteka, saio
anaerobikoei ekiten diete arraunlariek. Aurreneko fase hau, neguan, lehorrean
lasterka egin ohi da batez ere, baina asteburuetan arraunean aritzen da
arraunlaria, erresitentzia lantzen, baita ere. Honekin batera indarra
eta erresistentzia muskalarra lantzen da gimnasioan, pisuak erabiliz.
|
![]() |
||||||||
![]() |
Gazteentzako
probetxugarri. Gaztetxoentzat, hamabi-hamahiru urtetatik aurrera,
kirol jarduera erakargarria da arraunketa, eta baita probetxugarria ere.
Gaztearen oreka zentzumena (ontziak ezegonkorrak eta txoroak baitira),
koordinazioa (gorputzeko atal guztiak erabiltzen baitira arraunean), garapen
kardio-muskularra (intentsitate arinean, era ludikoan egina) eta talde-lana
(baten lanak besteari reagiten baitio) garatzen ditu arraunketak.
Gogoan izatekoak dira Olinpiada modernoen sortzaile Pierre de Coubertineko Baroiak arraunketaz esandako hitzak: "Inork ere ez lizuzke arraunketaren goi-mailako gaitasunak ukatuko ikuspuntu mekaniko eta higienikotik. Guztiek aldarrikatzen dute gogoz `kiroletan ederrena´dela, bai hau praktikatzeak ematen duen atseginagatik, baita bere eragin onuragarrirengatik ere. Biana kalifikazio hau sentimentala da; ez, ordea, honako hau: gaurko industria modernoaren aurrerapenei esker hobetutako ontziak erabiltzen dituen arraunlariak (...) inork imagina dezakeen gimnasiarik konpletoena praktikatzen du" |
||||||||
|
|
|||||||||
|
Euskal arraunketaren aro modernoa |
|||||||||