| KONTXAKO
ESTROPADAK-I |
||||||
| |
||||||
| Kontxako
estropadak tostako arraunketaren Olinpiadatzat daukate euskal arraunzale
guztiek. Iraileko lehenbiziko bi igandeetan Donostiako badian jokoan jartzen
den bandera izaten da, urtero-urtero, Euskal Herriko eta Kantauri osoko
traineruen helburu nagusia.
Kontxako Bandera, 125 urtetako tradizioaren babesean, partaidetza eta lehiaketa maila hoberena duen estropada da. Arraunketa denboraldiko beste bandera eta txapelketen gainetik dugu Donostiakoa. Hala izan zen duela mende bat, eta halaxe da gaur egun. Izan ere, Talde baten palmaresa nolakoa den neurtzeko, zenbat Kontxa dituen bereganatuta ikusi besterik ez dago. Kontxako Bandera da, inondik ere, Kantauriko arraunketaren txapela ematen duena;urrezko txapela, inondik ere. KONTXAKO
MARKAK ETA BITXIKERIAK
ORIO, AURRENA RANKINEAN Orioko trainerua da Kontxako estropadetan garaipen gehien eskuratu dituena: 30 ************* CASTRORENAK ESTROPADEN BI ERREKORRAK Kontxako estropadaren markak, bai egun batekoa, bai bi egunekoa, kantabriako Castro Urdiales taldeko traineruak ditu, 2006. urtean jarriak: 18-59-94 eta 38-13-32. ************* AITA MANUEL, PATROI SARITUENA San Pedroko Aita Manuel (M. Arrillaga) da Kontxako Bandera gehienetan bandera eskuratu duen patroia: zortzi. ************* ORIO,
ERREGULARRENA ************* SAN PEDROK, SEI GARAIPEN ERRENKAN San Pedroko traineruak du errenkan lortutako garaipenen errekorra: sei, 1927tik 1932ra. ************* OLIDEN ETA KORTA, GARAIPEN ERREKORRA Batista Oliden eta Jose Luis Korta oriotarrak dira Kontxako Bandera gehienetan irabazi dituenak: 13. Olidenek Oriorekin 10 bandera, 2 Aginagarekin eta bat Donostiarekin eskuratu zituen, denak arraunlari moduan. Kortak, berriz, arraunlari, entrenatzaile eta patroi lanetan, 6 Oriorekin, 1 Lasarterekin , 4 Sestaoko Kaikurekin eta Castrorekin bi bandera irabazi ditu. ************* SAILKAPENEN PROBAREN ERREKORRA, URDAIBAIK Bermeoko Urdaibai traineruak du Kontxako estropadetarako sailkapen probaren errekorra. Aurtengoan (2004) jarri du marka berria, 19-04-64 krono izugarria. ************* PASAIAK, LAU TRAINERU SAILKATUAK EKITALDI BATEAN 1997 eta 1998ko ekitaldietan Pasaiako badiaren lau traineruk parte hartu zuten: Koxtape (San Juan), Donibaneko Arraunlariak (San Juan), Trintxerpe eta San Pedro. ************* 1998KO SAILKAPEN ESTROPADA, 25 TRAINERU Sailkapen estropadan traineru gehien, 25, 1998ko ekitaldian izan ziren. Bertan, besteak beste, gaur egun trainerutan denboraldi gutxitan parte hartzen duten Donibane Lohitzuneko Ur-joko eta Hendaiako Endaika traineruak aritu ziren. ************* ONTZIGILEAK ERE, LEHIAN Joan den hamarkadan zuntzezko traineruak egiten hasi arte, bi izan ziren untzigile nagusiak: Ikazeta oriotarra 1951tik 1985era, eta Fontan sanpedrotarra 1994 arte. Ondoren, 1995eko denboralditik aurrera, ordea, material berria zela eta, Cuesta, Cosmoplas, Amilibia eta Olarizegi ontzigileak hasi ziren traineruak egiten. Azken urteetan Amilibia oriotarrak eginak izan dira ia traineru guztiak Kontxako estropadetan. ************* |
||||||
| KONTXAKO
PALMARESA |
||||||
| Urtea
- trainerua -patroia |
||||||
| 1879
Avante (Pasaia) - Erramun Goienetxea |
1944
Orio - Domingo Mitxelena |
|||||
| |
||||||
| TALDEKAKO
BANDERA KOPURUA
1-Orio:
31 (1901, 1909, 1910, 1916, 1919, 1923, 1925, 1933, 1934, 1939, 1940,
1942, 1944, 1951, 1952, 1953, 1955, 1958, 1964, 1970, 1971, 1972, 1974,
1975, 1983, 1992, 1996, 1997, 1998, 2000 y 2007). |
||||||
| |
||||||
| Euskal
arraunketaren aro modernoa |
||||||