|
1884-Hasten
da Espainiako Kolonizazioa Mendebaldeko Saharan
1934-Espainiako
ejerzitoak Smara hiria hartzen du
1958-Ifniko
gerra: horren ondorioz Espainia Maroko-ri Tarfayako lurraldea eman zion.
1966-ONU-k
Espainiako gobernuari Sahararen Autodeterminazioa eskatzen du.
1969-Espainiako
Gobernuak Ifni lurraldea Maroko-ren eskuetan uzten du.
1970-Espainiako
Legioak independentziaren aldeko manifestazio bat erreprimitzen
du Aaiunen. Ondorioak oso txarrak ziren: hil eta zauritu batzuk.
1973-Fronte
Polisariok bere borroka Espainiako kolonizazioaren aurka hasten
du.
1975-Espainiako
Gobernuak, Sahararen Independentzia eman beharrean, Maroko eta Mauritaniaren
artean lurraldea banatzen du.
1976-Saharako
Errepublika Arabiar Demokratikoa Bir Lehlu herrian proklamatzen da.
1979-Mauritaniak
eta RASD-ek pakea sinatu zuten; baina Marokok Mauritaniak uzten
zuen lurraldea, inbaditu zuen.
1991-Gerra
gelditzen da, Nazio Batuen babesarekin, autodeterminazioaren errefereduma
egiteko.
2002-Orain
arte herri sahariarrak jarraitzen du autodeterminazioaren zain. Nazio
Batuek zentsua bukatuta dute, baina Marokoko gobernuak zentsu hori
haunditu nahi du jende marokiarrarekin, ez benetako sahariarrarekin,
erreferenduma irabazteko.
2003-2004-Marokoko
gobernuak ez du nahi bere hitza bete eta orain erreferendumaren aurka
dago (nahiz eta kolono marrokiar guztiak zentsuan sartu). Saharaui herria
aldiz mantentzen da kontzesio gehiago ematen pakea mantentzeko eta pake
plana salbatzeko baina, noiz arte? Zer gertatuko ote den?
|