1884-Hasten da Espainiako Kolonizazioa Mendebaldeko Saharan

1934-Espainiako ejerzitoak Smara hiria hartzen du

1958-Ifniko gerra: horren ondorioz Espainia Maroko-ri Tarfayako lurraldea eman zion.

1966-ONU-k  Espainiako gobernuari Sahararen Autodeterminazioa eskatzen du.

1969-Espainiako Gobernuak Ifni lurraldea Maroko-ren eskuetan uzten du.

1970-Espainiako Legioak  independentziaren aldeko manifestazio bat erreprimitzen du Aaiunen. Ondorioak oso txarrak ziren: hil eta zauritu batzuk.

1973-Fronte Polisariok  bere borroka Espainiako kolonizazioaren aurka hasten du.

1975-Espainiako Gobernuak, Sahararen Independentzia eman beharrean, Maroko eta Mauritaniaren artean lurraldea banatzen du.

1976-Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa Bir Lehlu herrian proklamatzen da.

1979-Mauritaniak eta RASD-ek pakea sinatu zuten; baina Marokok  Mauritaniak uzten zuen lurraldea, inbaditu zuen.

1991-Gerra gelditzen da, Nazio Batuen babesarekin, autodeterminazioaren errefereduma egiteko.

2002-Orain arte herri sahariarrak jarraitzen du autodeterminazioaren zain. Nazio Batuek zentsua bukatuta dute, baina Marokoko gobernuak  zentsu hori haunditu nahi du  jende marokiarrarekin, ez benetako sahariarrarekin, erreferenduma irabazteko.

2003-2004-Marokoko gobernuak ez du nahi bere hitza bete eta orain erreferendumaren aurka dago (nahiz eta kolono marrokiar guztiak zentsuan sartu). Saharaui herria aldiz mantentzen da kontzesio gehiago ematen pakea mantentzeko eta pake plana salbatzeko baina, noiz arte? Zer gertatuko ote den?

hist08.jpg (6942 bytes)
hist07.jpg (4246 bytes)

Zer arazoa dagoen Mendebaldeko Saharan?

Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia bat zen. XIX'garren hamarkadan hasi zen kolonia; konkretuki 1884'garren urtean.Urte horretan Villa Cisneros hiria, Saharako lehenengo hiriburua, fundatu zen. 1966'garren urtean Nazio Batuek Gobernu Espainiarrari Sahararen autodeterminazioa eskatu zioten. 1975'garren urtean Espainiako Gobernuak erreferendum hori egin nahi zuen, baina Marokok eta Mauritaniak  sahariarraren lurraldea  nahi zuten.
Hassan II-k, Marokoko errege-diktadorea, "martxa berdea" antolatu zuen Espainiako Gobernuari presionatzeko. Espainiako Gobernuak akordio bat sinatu zuen Maroko eta Mauritaniarekin Mendebaldeko Sahara banatzeko bi herri horien artean; Espainiako mandatariei ahaztu zitzaion konpromezuak herri sahariarrarekin: bere independentzia eta bere autodeterminazioa.
Ehun urte pasa ta gero Espainia joan zen Saharatik eta  herri sahariarra bakar-bakarrik utzi zuen. Marokok  lurraldea inbaditu zuen  eta Saharako biztanleei bombardatu zien "napalm" eta fosforo bombekin. Jendea ihes egin eta Argelian errefuxiatu zen.
Hortik aurrera gerra luze bat hasi zen Maroko eta Mauritania alde batetik, eta Sahariarrak beste aldean. 1979'garren urtean Mauritaniak pakea sinatu zuen saharauiekin eta inbaditu zuen zatia, itzuli zien sahariarrei. 1991-an gerra gelditu zen autodeterminazioaren erreferenduma egiteko Nazio Batuak babesarekin.
Gaur egun 2002'garren urtean, sahariarrak autodeterminazioaren erreferedumaren zain daude oraindik. Nazio Batuek zentsua egin zuten baina Marokok ez du onartzen; milaka biztanle marokiar, ez  benetako sahariarrak, sartu nahi dituzte zentsu horretan kontsulta irabazteko, noski.
Marokoren azken proposamena, Saharari "autonomia" bat ematea, eta erreferenduma ahaztea da; baina herri sahariarrak, hori ezin du onartu noski; zeren eta azken finean,  Marokoren garaipena izango litzateke. Zer gertatuko ote den hemendik aurrera? Bi aukera, nire ustez, daukagu: herri sahariarrarekin konpromezu demokratikoak betetzea ala gerra. Oso penagarria izango litzateke azken posibilitate hau, arazoa demokratikoki oso erreza  konpon daitekelako. Saharaui herriaren eskubidea da.